Hooray! You have added the first book to your bookshelf. Check it out now!
[−]
  • Search Digit-count Valid ISBN Invalid ISBN Valid Barcode Invalid Barcode

Bilbao-New York-Bilbao

By Kirmen Uribe

(17)

| Others | 9788497836418

Like Bilbao-New York-Bilbao?
Join aNobii to see if your friends read it, and discover similar books!

Sign up for free

Book Description

Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera beContinue

Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan jolasean, hainbat istorio, oroitzapen, gogoeta erabiliko du egileak, baita nobelaren sortze-prozesua azaldu ere, bizitza bera den bezalako mosaiko bat eraikiz material ugarirekin: gutunak, emailak, egunerokoak, poemak… Itsasoari loturiko bizimodu galtzoriko bati egindako aitortzarekin batera, bizitzari berari eta gizatasunari eskainitako omena.

0 Review

Login or Sign Up to write a review
No reviews for this book yet

Book Details

Improve data of this book

Prices Change currency & sellers

ISBN Edition List Sale Seller
9788497836418 Others -- -- --
Other editions
Added to Shelf Added to Wish List

Inline Translation Mode

Left click to navigate, right click to translate.

inline translation guide

or close

Inline translation is not ready for this page yet.

Inline translation mode.

Share this page with your friends.

The viewport has not loaded.