Ekialdeko mamuak by Jon Arretxe
Ekialdeko mamuak by Jon Arretxe

Ekialdeko mamuak

by Jon Arretxe
(*)(*)(*)(*)( )(1)
0Reviews0Quotations0Notes
Description
New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ostean iritsi da bidaiaria Istanbulera, handik Teheranera joateko asmoz, Turkia eta Iran bizkikletaz zeharkaturik, 2.500 kilometroko txangoan. Aspaldidanik zeukan gogoan bidaia hori egitea, baina beldur da orain, Ekialde Hurbilean ibiltzeko sasoi egokia ote den, nola hartuko ote duten mendebaldar bakarti bat amerikarrak Afganistan bonbardatzen ari diren bitartean.

Mamuak uxatu ezinda ekingo dio ibiliari, baina buruan hartuta bere begiz ikusi behar dituela gauzak, aurrez aurre ezagutu jendea. Aurrera egin ahala, berriz, zabalik topatuko ditu urrundik begira itxirik ziruditen ateak; horrela ezagutuko ditu hainbat lagun, haiekin tea hartu, mintzatu, haien amets eta kezkak aditu, haien bihotzen berri jakin...

Aski ezaguna da Istanbul; ezezagunagoa Turkiako barnealdea eta Kurdistan menditsua; misterioz jantzia ageri zaigu Irango gizartea, eta sekreturik gordeena da bertako emakumeen bizimodua: gero eta mundu ezkutuagoak erakutsiko dizkigu horrela Jon Arretxek, sentiberatasunez eta hitz erdikako sujerentziaz, irakurleok ere amets egin dezagun, eta irudimenaren bitartez lurralde haietara bidaiatu.
Community Stats

Has it in their library

0

Are reading it right now

0

Are willing to exchange it

About this Edition

Language

Basque

Publisher

Publication Date

Dec 1, 2002

Format

Paperback

Number of Pages

179

ISBN

8483319209

ISBN-13

9788483319208