Zazpi kolore by Jon Arretxe
Zazpi kolore by Jon Arretxe

Zazpi kolore

by Jon Arretxe
(*)(*)(*)( )( )(3)
0Reviews0Quotations0Notes
Description
Kolore asko ditu munduak, bidaiaria berehala ohartzen da horretaz, bazter batetik bestera aldatu egiten baitira arrazak, hizkuntzak, ohiturak... eta horrek guztiak ederrago egiten du mundua.
Desberdintasun guztien gainetik, ordea, antzeko arazo eta desirak sumatzen dira han-hemen, sentimendu berak baitabiltza taupaka nonahiko gizon-emakumeon bihotzetan... eta horrek are ederrago egiten du gizadia.
Bere ibilaldi ugarietan ikusitako jendeak eta bizi izandako esperientziak erabili ditu Jon Arretxek, egoera eta pasadizo horiek ipuin bihurturik guri eskaintzeko. Pertsona alaiak zein tristeak ezagutu ahal izango dituzu orriotan, istorio hunkigarri edo arriskutsuak, eta horien bitartez hurbilago sentituko dituzu Afrika, Amerika nahiz Asiako herriak eta herritarrak.
Zazpi kolore du izena liburu honek, zazpi direlako bertako kolore eta sentimenduak, ostadar berri baten gisan. Denen azpitik, berriz, bai penak bai pozak gozatzen dakien egile bat, bizitzaren lilura deskubritzen lagunduko dizuna.
Community Stats

Have it in their library

0

Are reading it right now

0

Are willing to exchange it

About this Edition

Language

Basque

Publisher

Publication Date

Nov 1, 2000

Format

Paperback

Number of Pages

130

ISBN

848331696X

ISBN-13

9788483316962